Begirada honetan, EAEn erroldatuta dauden jatorri atzerritarreko etorkinak izango ditugu aztergai, eskualdeka banatuta; horretarako, 2016ko urtarrilaren 20an argitaratutako erroldako behin betiko datuak erabiliko ditugu, 2015eko urtarrilaren 1eko ustiapenari dagozkionak. EAEko hogei eskualdetako egoera aztertuko dugu, kontuan hartuta jatorri atzerritarreko biztanleak nola dauden banatuta, eta aldagai hauen arabera bereizita: sexua, jatorri nagusiak eta jatorri-herrialdeak. Begirada honen bidez, eguneratu egingo ditugu 2007an, 14. begiradan, aztergai izan genituen eskualdeen araberako datuak. Ikuspegin ohi dugun moduan, 2015etik aurrera, jatorri atzerritarreko biztanleak hartzen ditugu kontuan datuak aztertzeko garaian, eta ez nazionalitate atzerritarra dutenak; hartara, aintzat hartuko ditugu nazionalizatzeko prozesuak direla-eta datuetatik kanpo gera daitezkeen biztanleak eta, ondorioz, emaitzek izan zezaketen alborapen hori ekidingo dugu.