Erlijio-aniztasuna EAEn

Zabaldu argitalpen-bildumaren helburua da aniztasunari buruzko gogoeta soziologiko bat eskaintzea, aniztasuna zentzurik zabalenean ulertuta. Erlijio-aniztasuna EAEn izeneko bigarren zenbaki honetan, Euskadiko erlijio-aniztasunaren errealitatea zertan den azaltzen dugu eskura ditugun datuen azterketan oinarrituta, bai eta euskal erakunde publikoek erlijio-pluraltasunaren kudeaketan egindako urratsak ere, eta erlijio-elkarteek erlijio-askatasunerako beren oinarrizko eskubidea erabat gauzatzearekin lotuta dituzten beharrak ere bai. 

Txosten diagnostiko honek bi atal nagusi ditu: lehenengoa kuantitatiboa da, eta euskal gizartearen erlijio-autoidentifikazioari buruzko datuak eta erlijio bakoitzak EAEn duen pisuaren balioespena aurkezten dira bertan, bai eta erlijio-sinesmen minoritarioek Euskadin han-hemenka dituzten kultu-lekuei buruzko datuak ere; bigarren atala kualitatiboa da, eta aurreko kapituluan azaldutako informazioa osatzen dugu bertan; horretarako, erakundeek erlijio-aniztasunaren kudeaketari eman izan dizkioten erantzunak bildu ditugu, eta Euskadiko erlijio-entitate minoritarioen premiak eta eskariak azaldu.

 

 


Euskadiko erlijioen mapa

Mapa interaktiboa ikusi