Begirada honetan Euskal Autonomia Erkidegoko nazioarteko babesari buruzko datuak aztertzen dira, eta horrela, 2024ko abuztuan argitaratutako 93. begiradan garatutako informazioa eguneratzen da.
Barne Ministerioak argitaratutako azken datuen arabera, 2024an nazioarteko babes-eskaerek goranzko joerari eutsi diote Euskadin, eta guztira 7.729 eskaera jaso dira; beraz, pandemiaren eta Ukrainako gerraren ondorioz 2020tik izandako joera lehenaratu da. Barne Ministerioak eskainitako datuen hileroko aurrerapenaren arabera, 2025eko urrian nazioarteko 6.141 babes-eskaera jaso dira dagoeneko.
Laburbilduz
- 2024an 7.729 nazioarteko babes-eskaera erregistratu ziren Euskadin. 2025eko urriaren 31n, 6.141 eskaera zenbatu ziren, eta horrek 2022az geroztik ikusitako pandemiaren ondorengo aldiko joera berresten du.
- 2023an Euskadin nazioarteko babesa eskatu zuten hamar pertsonatik bederatzi (% 92,3) latinoamerikarrak ziren, batez ere Kolonbiakoak, Venezuelakoak eta Nikaraguakoak, 5.720 eskaerarekin. Atzetik daude, alde handiz, Europar Batasunekoa ez den Europa (% 2,8), Magreb (% 2) eta Afrikako beste herrialde batzuk (% 1,2) eta Asia (% 1,1).
- 2023an egindako eskaeren % 40,2 ukatu egin ziren Estatuan. Venezuelaren kasua nabarmentzen da oraindik ere, kasu horretan % 93,8k arrazoi humanitarioengatik lortu baitzuten bizileku-baimena.
- Euskal gizarteak jarrera irekia eta solidarioa izaten jarraitzen du nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonekiko; izan ere, 2024ko Barometroaren arabera, % 93,7 harreraren alde dago.